Autobusak / Bizkaia: otsailaren 16an eta 17an zerbitzu aldaketa Getxon
Getxon Algortako Etorbidea kaleko bide-zoruan dauden arazoak direla eta, otsailaren 16an (larunbata) eta 17an (igandea), A3411 Bilbo-Getxo-Azkorri eta A3451 Areeta-Armintza lineetako autobusek San Martin eta Algortako Etorbidea artean dagoen tartetik (Bizkaia Zubia noranzkoa) ezin izango dute zirkulatu.
Hori dela eta, Areetara doazen zerbitzuetan honako geraleku hauek kenduko dira:
* San Martín 33-35
* San Martín “Trinitarioak”
* Algortako Etorbidea 59
* Algortako Etorbidea 47, Kasino
* Algortako Etorbidea 31
* Algortako Etorbidea 17, Txomintxu
* Algortako Etorbidea 13, Regoyos
Aipatutako egunetan, autobusak honako tokietatik ibiliko dira: Bidezabal, Venancios, Ollaretxe eta Makaleta Etorbidea. Hori dela eta, geralekuak honako lekuetan egokituko dira: Bidezabal, Venancios, Ollaretxe 33 eta Makaleta Etorbidean dauden guztietan.
Informazio gehiago Bizkaibusen Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.