Trena: apirilaren 4an zerbitzua indartuko da Real Sociedad - Betis norgehiagoka dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostegunean Real Sociedad eta Real Betis taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan apirilaren 4an gaueko 21:30ean jokatuko da.
Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:
NORGEHIAGOKAREN AURRETIK
Partidu aurretik, zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da:
• Hendaia – ANOETA: 20:33
• Irun – ANOETA: 20:52
• Altza – ANOETA: 21:05, 21:20
• Lasarte – ANOETA: 21:00
• Amara – ANOETA: 21:22
NORGEHIAGOKAREN ONDOREN
• ANOETA – Hendaia: 23:28, 23:31, 23:41, 23:48
• ANOETA – Altza: 22:55, 23:35
• ANOETA – Lasarte: 23:30, 23:55
• ANOETA – Zumaia: 23:35
Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan, APP ofizialean, konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean