Autobusak / Gipuzkoa: geraleku berriak Eibarko zerbitzuan
2019ko irailaren 23tik aurrera, bi geldialdi berri egingo dira Eibar UDALBUS udal-zerbitzuaren bi linea hauetan: 58 Udalbus Express eta 60 Eibar-Arrate. Erabiltzaileek hala eskatzen badute, autobusak geldialdi berri horiek egingo ditu.
58 Udalbus Express linean geldialdi berri bat gehitu da Tekniker-Amaña ibilbidean, bi noranzkoetan, Debegesa eta Azitain geralekuen artean, Neurteken parean. Geralekuaren izena Azitain industrialdea 3 izango.
Bestalde, 60 Eibar-Arrate linean geldialdi berri bat gehitu da, bi noranzkoetan, Usartza eta Krabelin geralekuen artean. Geralekuaren izena Altza Baserria izango da.