Trena: urriaren 2an, 3an eta 4an, autobusera garraio aldaketa Hendaia eta Ficoba artean lanak direla eta
Hendaiako geltoki berria eraikitzeko lanak direla eta, 2019ko urriaren 2an, 3an eta 4an, erabiltzaile guztiek garraio aldaketa egin beharko dute autobusera.
Garraio aldaketa Irun Ficobako geralekutik egingo da Hendaiarantz doazen trenentzat, eta Hendaiako geltokitik Donostiarantz doazenentzat, Irun Ficobatik trenez jarraituz, ohiko ordutegia baino 15 minutu beranduago
Autobusaren geralekua SNCFko tren geltokiko Taxi geralekuaren ondoko espaloian egongo da.
Urriaren 5etik aurrera eta lanak amaitu arte, Topoaren erabiltzaile guztiei zerbitzua emango dien behin behineko geltokia egokituko da.