Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Urriak 19: aldaketak Eibarko zerbitzuan lanak direla eta

Body

Fermín Calbetón kalean egiten ari diren lanak direla eta, Euskotrenek bihar larunbatean, urriaren 19an, Eibarren DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia-Ondarroa Lurraldebus lineetako autobus zerbitzua aldatuko du, eta baita Udalbus zerbitzua ere (Eibarko hiri barruko zerbitzua).

Lanek Eibarko erdigunea oinezkoa bihurtzea ekarriko dute larunbateko, urriaren 19ko 9:00etatik, igandeko, urriaren 20ko 0:00ak arte. Hori dela eta, DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia-Ondarroa Lurraldebus lineetako autobusak Eibartik ibiliko dira asteburuetan bezala.

Eibarko hiri barruko zerbitzua, Udalbus, 9:20tik aurrera kendu egingo da. Hain zuzen ere, kendutako zerbitzuak honako hauek izango dira:

•    Amaña-Azitain: 9:20, 10:00, 11:20, 12:00 eta 12:40.
•    Azitain-Amaña: 9:40, 11:00, 11:40, 12:20 eta 13:00.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, konpainiaren www.euskotren.eus webgunea eta twitterreko @euskotrenEJGV gunea ere daukate. 
 

js-tarifas