Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: aldaketak Donostian eta Soraluzen

Body

Azaroak 24

“Zurich Maraton Donostia/SanSebastián” lasterketa dela eta, Euskotrenek aldatu egingo du Lurraldebus UK09 eta UK11 Zumaia-Donostia autobusen ibilbidea datorren igandean, azaroaren 24an.

Donostian zehar igarotzen diren Euskotrenen autobusek aldaketa hauek izango dituzte:

1.    DONOSTIARA SARTZEA:

•    UK09 Zumaia-Donostia (N-634) linea. Zumaiatik ateratzen diren 7:30, 8:30, 9:30, 10:30, 11:30 eta 12:30eko autobusak Karlos I. eta Bizkaia pasealekua kaleetatik sartuko dira, Federico García Lorca norabidean (autobus-geltokia). Zerbitzu horietan Geldialdi hauek kenduko dira: Errotaburu, Lorea, Unibertsitatea, Magisteritza, Zumalakarregi eta San Martin.

•    UK11 Zumaia-Orio-Donostia (AP-8) linea. Zumaiatik ateratzen diren 9:00, 11:00 eta 13:00etako autobusak Martutenera doan biribilgunetik igaroko dira, Federico García Lorcako geltokirantz (autobus-geltokia); bertan amaituko dute ibilbidea. Geldialdi hauek kenduko dira: Donostia ospitalea, Antso Jakituna, San Martin eta Askatasuna Etorbidea.


2.    DONOSTIATIK ATERATZEA:

•    UK09 Zumaia-Donostia (N-634) linea. Donostiatik ateratzen diren 8:00, 9:00, 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 14:00etako autobusak Federico García Lorca kaletik aterako dira, eta, Martuteneko biribilgunea igarota, ingurabidetik jarraituko dute, gero ohiko ibilbidea hartzeko. Geldialdi hauek kenduko dira: Askatasuna Etorbidea, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitatea, Ibaeta eta Errotaburu.


•    UK11 Zumaia-Orio-Donostia (AP-8) linea. Donostiatik ateratzen diren 10:00, 12:00 eta 14:00etako autobusak Federico García Lorca kaletik aterako dira, eta, Martuteneko biribilgunea igarota, ingurabidetik jarraituko dute, gero ohiko ibilbidea hartzeko. Geldialdi hauek kenduko dira: Askatasuna Etorbidea, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitatea eta Ibaeta.
 

Azaroaren 26tik aurrera

Soraluzeko Baltegieta kalean egingo diren obra batzuen eraginez, azaroaren 26ko (asteartea) 8:30etik aurrera aldatu egingo da Lurraldebus DB06 Soraluze-Ondarroa lineako autobusen ibilbidea.

Aldaketa horren eraginez, kendu egingo dira Errebal eta Baltegieta kaleetako geldialdiak. Obrak egiten diren bitartean, Soraluzen, ibilbidearen hasierako geltokia Estaziño Kalean egongo da (egun Olea Errekan dago).

Aldaketa hau bertan behera geldituko da obrak bukatzen direnean. Obrek astebete iraungo dutela aurreikusten da (abenduaren 5eko, osteguneko, 18:00ak arte).

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Webgunean informazioa lor dezakete (www.euskotren.eus), baita Twiterren ere (@euskotrenEJGV)..
 

js-tarifas