Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzu berezia igandean 'Martxoak 8ko' mobilizazioak direla eta

Body

Bilbon (13:00etan) eta Donostian (18:00etan) deitatutako manifestazio nagusietarako joan-etorriak errazteko helburuarekin zerbitzua berezia jarriko da.

Euskotrenek igandean trenen zerbitzu berezia eskainiko du Bilbon eta Donostian ‘Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna’ dela eta, deitutako manifestazioetara joan etorriak errazteko.

Bilbon manifestazio nagusia 13:00etarako deituta dago, hori dela eta, ohiko zerbitzua Deriotik (12:06an) eta Zaldibartik (11:21ean eta 11:41ean) irtengo diren irteera bereziekin osatuko da. 

Donostian deialdia 18:00etan da eta arratsalde osoan zehar Irun-Amara tartean 15 minutuz behin zerbitzua eskainiko da.

Zerbitzuaren gainerakoak igandeko ohiko ordutegia mantenduko du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileekin zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan, Euskotreneko APP ofizialean, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean.

js-tarifas