Autobusak/ Gipuzkoa: igandean, urriak 11, Eibar-Arrate lineako hainbat zerbitzu kendu egingo dira
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, datorren igandean, urriaren 11n Eibar-Arrate autobusen zerbitzua aldatuko du, txirrindularitzako 49. Balentziaga Memoriala dela eta.
Igande honetako etapa Arrateko Gainean bukatuko da. Hori dela eta, Eibar-Arrate lineako ondorengo zerbitzuak kendu egingo dira:
• Eibar-Arrate: irteerak 11:00etan 13:00ean.
• Arrate-Eibar: irteerak 11:30ean eta 13:30ean.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute: 944 333 333. Horrez gain,twitter @euskotren gunean ere jaso daiteke informazioa.