Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren asteburuan hiru lurrun tren zirkulazioan jarriko ditu. Lurrun trenaren denboraldiak Aste Santutik Domu Santu egunera arte irauten du, beraz asteburu honetan eta hurrengoan azkeneko sei irteerak burutuko dira.
Tren horiek Museotik (Azpeitia) Lasaora honako irteera ordutegia izango dute:
• Larunbata, urriak 24: 12:00etan eta 18:00etan.
• Igandea, urriak 25: 12:00etan.
1998tik aurrera, Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak Urola Haraneko Lurrun Trenaren ustiapena kudeatzen du, Azpeitiko Museoaren eta Lasaoren artean. Zerbitzu hori da lurrun-ikatz tren-makinaren bidez lan egiten duen Iberiar penintsulako tren turistiko bakarra. Eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Lagunen Elkarteko kideen laguntza boluntarioarekin eta guztiz altruistarekin ematen da.
Museoko instalazioen irekiera ordutegia honako hau da:
• Asteartetik ostiralera: 10:00- 13:30 / 15:00-18:30
• Larunbatak: 10:30 - 14:00 / 16:00 - 19:30
• Igandeak eta jaiegunak: 10:30 - 14:00
Bisitariak eta langileak zaintzeko neurriak, Covid-19arekin bizi diren testuinguruan
Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoko bisitarien eta langileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, eta Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean beharrezkoa den urruntze fisikoari eusteko, honako neurri aktibo eta pasibo hauek ezarri dira:
• Babes-holtzak harreran.
• Harreran hidrogel desinfektatzailearen banagailuak.
• Ibilbide erabat zirkularra izango duen zirkuitu bat sortzea, Museoko bisitariek atzera egin dezaten eta aurretik daudenekin gurutzatu ahal izan daitezen saihesteko, jarraitu beharreko bidearen zoruan gezi adierazgarriak markatuz.
• Edukiera murriztuko erakusketa-aretoak ixtea, distantzia sozial egokia bermatu ezin denean: Tren-uniformeen eta -kronometriaren bildumak.
• Instalazioen garbiketa indartzea, Museoko bisitariek eta langileek manipulatu ditzaketen elementuetan arreta berezia jarriz.
• Beste edozein esparru publikotan bezala, nahitaez erabili behar dira maskarak Museoko instalazioetara sartzeko.
Osasun-egoeraren bilakaeraren zain, tailer mekanikoaren eta tranbia historikoaren bisita gidatuak eta erakustaldiak bertan behera geratuko dira.
Jendaurreko informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus