Euskotrenek larunbat honetatik aurrera bere garraio-zerbitzuen amaiera-orduak aldatu ditu
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenek, bihartik (larunbata, azaroak 7) aurrera, garraio-zerbitzu guztien (Trena, Metroa, Tranbiak, Autobusak eta Larreinetako Funikularra) amaitzeko ordua aldatuko du. Horrela, Euskotrenek bere ordutegiak Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordearen bileraren ostean atzo, ostegunean, onartutako neurrietako batera egokitu ditu, mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzeko, birusaren transmisioa eten ahal izateko.
Bihartik aurrera, larunbata, Euskotreneko garraio publikoko zerbitzurik ez da aterako jatorrizko geltokitik edo geralekutik gaueko 22:30etatik aurrera.
Euskotrenek herritarrei informazioa emateko kanalak gogorarazten ditu:
• Telefonoa: 944 333 333
• Web gunea: www.euskotren.eus
• Twitter: @euskotren
• Euskotreneko APP ofiziala