Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena (maiatzak 27): tren-zerbitzu berezia Real Sociedad B - Real Zaragoza partidarako

Body

Euskotrenek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad B – Real Zaragoza futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida hau ostiralean, maiatzak 27, 21:00etan Reale Arenan jokatuko da. Partida amaitutakoan, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaia, Altza, Lasarte-Oria eta Zumaiara joateko.

Zerbitzu berezi horren helburua partidara joateko garraio publikoaren erosotasun-aukera bermatzea da eta, aldi berean, zaleak trenetan ere banatu ahal izatea.
Euskotrenek gogorarazten du garraio publikoan maskararen erabilera oraindik derrigorrezkoa dela.    

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotren twitter gunean ere.
 

 

js-tarifas