Abuztua

Entradilla

Burdinbidearen Euskal Museoko tren historikoek bidaia marka berria ezarri dute abuztuan

Body

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, tren historikoen abuztuko denboraldiari amaiera eman dio bidaiarien marka berri batekin. Abuztuan zehar 66 zirkulazio egin dira eta 3.086 pertsona ibili dira. Jasotako asistentziak aurreikuspenak gainditu ditu, 2019an baino %4,8 gehiago izan baita, urte horretan museoaren historiako zifrarik handiena izan baitzen. 


Zerbitzua erabili duten pertsona guztietatik, 2.140 lurrunezko trenek atoian eramandako trenetan bidaiatu dute, eta 946k, berriz, diesel bidezko trenetan. Hain zuzen ere, irailarekin batera amaituko da diesel trenen zirkulazio denboraldia, baina nahi dutenek asteburuetan lurrunezko trenean bidaiatzen jarraitu ahal izango dute. Azarora arte hiru irteera egingo dira asteburu bakoitzean, bi larunbatetan (12:00etan eta 17:30ean) eta bat igandetan (12:00etan). Lurrunezko trenak, beti bezala, museoa eta Lasaoko geltokia lotzen dituzten 4,5 kilometroak egingo ditu.

Tren historikoetan egiten diren bidaia guztiak egokitu egin dira, Covid-19ren hedapena saihesteko osasun neurriak betetzeko. Hala, edukiera %50era mugatu da gutxieneko segurtasun-distantzia bermatzeko, eta horrek hasiera batean aurreikusitako zirkulazioak bikoiztera behartu du. Gainera, leihoak zabalik egon dira beti, ahalik eta aireztapen handiena ziurtatzeko.

Tren historikoetan bidaiatzeko aukerarekin batera, museoak Europako tren-bildumarik onenetako bat erakutsiko du bere instalazioetan, era guztietako ibilgailuekin: lurrunezko, dieselezko eta elektrizitateko tren-makinak; automotoreak eta hainbat bagoi mota. Era berean, Euskadiko makina-erremintako multzo osoenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenean erabilitako uniformeen eta munduko tren-erlojuen bilduma onenetako bat ditu.
Museoaren instalazioak irekitzeko ordutegia aldatu egin da eta aste honetatik aurrera honako hau da:
•    Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
•    Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara.


Bisitariak eta langileak zaintzeko neurriak, Covid-19arekin bizi diren testuinguruan

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoko bisitarien eta langileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, eta Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean beharrezkoa den urruntze fisikoari eusteko, honako neurri aktibo eta pasibo hauek ezarri dira:

•    Babes-holtzak harreran.
•    Hidrogel desinfektatzailearen banagailuak.
•    Ibilbide erabat zirkularra izango duen zirkuitu bat sortzea, Museoko bisitariek atzera egin dezaten eta aurretik daudenekin gurutzatu ahal izan daitezen saihesteko, jarraitu beharreko bidearen zoruan gezi adierazgarriak markatuz.
•    Edukiera murriztuko erakusketa-aretoak ixtea, distantzia sozial egokia bermatu ezin denean: Tren-uniformeen eta -kronometriaren bildumak.
•    Instalazioen garbiketa indartzea, Museoko bisitariek eta langileek manipulatu ditzaketen elementuetan arreta berezia jarriz.
•    Beste edozein esparru publikotan bezala, nahitaez erabili behar dira maskarak Museoko instalazioetara sartzeko.

Jendaurreko informazioa
•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Webgunea: www.euskotren.eus
 


tren vapor

js-tarifas