Trena E4 (maiatzak 21): trenen zerbitzua indartuko da Bermeoko 'Arrain Azoka' dela eta
Larunbatean, maiatzaren 21ean, Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du, Bermeon ospatuko den 'Arrain Azokara' jende gehiago etortzea aurreikusten den orduetan joan-etorriak errazteko.
Gernika eta Bermeo artean hainbat tren berezi ibiliko dira goizean eta arratsaldean, asteburuetako ohiko eskaintza osatzeko. Gaueko ordutegian, maiztasuna larunbat gauetako ohikoa izango da. Tren horiek guztiek ohiko geltoki eta geralekuetan egingo dute geldialdia.
Euskotrenek trenez joan behar duten erabiltzaileei ordutegiak aldez aurretik begiratzea gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.