Autobusak Gipuzkoa (ekainak 11): ibilide aldaketa Zarauzko triatloia dela eta.
Datorren larunbatean, ekainaren 11n, 2022ko Zarauzko Triatloia dela eta, probak irauten duen bitartean autobus zerbitzuen ibilbidea aldatzea beharrezkoa da.
DB05 ONDARROA-ZUMAIA
Itziar eta Zumaia arteko zerbitzua bertan-behera gelditzen da honako irteeretan:
16:25 Mutriku Deba Zumaia Itziarreraiño
17:10 Zumaia-Itziar bertan-behera. 17:25 Itziar Deba Mutriku jarraitzen du
UK07 ZUMAIA-AIZARNAZABAL-ZESTOA
Hurrengo zerbitzuak bertan behera geldituko dira:
17:10 Zumaia Aizarnazabal
17:30 Aizarnazabal Zumaia
UK08 ZARAUTZ – AIA – ORIO
Zarautzetik Aia-Oriora ateratzen diren 15:55 eta 17:55etako zerbitzuetan barruko aldetik ibilbidea egingo da geralekua hauek egiten:
- Bizkaia kalea (Ohiko geralekua)
- Suhiltzaileen biribilgunea, San Pelaioko geralekuaren ordez
- Kiroldegiko biribilgunea, Gurutze Gorriko geralekuaren ordez
UK09 – UK10 – UK11 ZUMAIA – DONOSTIA
14:30etik 18:30era N-634 errepidea itxiko dute Zumaia eta Zarautz artean, Zarautzerako noranzkoan.
- Zumaian Patxita Etxezarreta geralekua kendu egingo da bi noranzkoetan.
- Zarautzen Argi eta Gurutze Gorriaren geralekuak kendu edingo dira bi noranzkoetan.
Donostiarako zerbitzuak:
Zumaiatik Donostiarako irteerak Txomin Agirretik Zarautzera egingo dira AP8tik, Zarautzen, Zarautz Hotelaren biribilgunearen ondoan egokitutako beste geltoki batean egingo da.
Geldialdi horretan, bidaiarien trasbordoa egingo da Getariarako noranzkoan.
Argi eta Gurutze Gorriko geralekuak kendu egingo da bi noranzkoetan.
UK09 18:30etako Zumaia – Donostia zerbitzua normaltasunez egingo da.
Zumaiarako zerbitzuak:
Donostiatik Zumaiarako irteeretan, Zarautzen, San Pelaio geltokia eta Zarautz Hotelaren biribilgunearen aurretik egokitutako beste bat egingo dira. Geldialdi horretan, bidaiariaren trasbordoaegingo da Getariarako noranzkoan. Gurutze Gorria eta Argiko geralekuak kendu egin dira. Zarauztik Zumaiara ohiko ibilbidea egingo da. Zumaian Txomin Agirreko geralekua bakarrik egingo da.