Duela 40 urte, zehazki 1982ko maiatzaren 24an, Eusko Jaurlaritzak sozietate publiko berri bat sortzea onetsi zuen: Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos SA. Sozietate horren helburua zen 1978. eta 1979. urteen artean administrazio zentralak transferitutako zabalera metrikoko trenen kudeaketa erraztea. 1982an hasi zen bultzada publiko horri esker, Euskotren Euskadiko erreferentziazko garraiobide operadore bihurtu da. Gaur gaurkoz hainbat linea ditu: bost tren, metro bat, Larreinetako funikularra, bi tranbia zerbitzu (Bilbo eta Vitoria Gasteiz) eta hainbat autobus Bizkaian eta Gipuzkoan; linea horiek Euskotrenen ibilbidea ziurtatzen dute, kalitatean, jasangarritasunean, eraginkortasunean eta segurtasunean oinarritutako zerbitzu publikoko eskaintzarekin. Urtean milioika pertsonek tokiz aldatzeko duten beharrizana asebetetzen du.
Body