Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena E1 (abuztuak 27): zerbitzu berezia Elgoibarko jaiak direla eta.

Body

Elgoibarko jaiak direla eta, Euskotrenek abuztuaren 27ko gauean, larunbata, Ermua eta Deba artean trenen zerbitzu berezia eskainiko du, ohiko eskaintza osatzeko. Larunbat gauetako zerbitzu erregularra indartu egingo da, trenak 2 ordutik behin jarrita, jende gehien biltzen den tarte eta ordutegietan, eta, beraz, gaueko zatirik handienean ordu oro egongo da zerbitzua Elgoibarrera eta Elgoibartik. Zerbitzu berezi honen helburua jaiez gozatzeko garraio publikoaren aukera eroso bat eskaintzea da.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotren-en kontua ere.

js-tarifas