Irailak 18

Entradilla

Irailak 18: tren-zerbitzu berezia Real Sociedad - Espanyol partida dela eta

Body

Euskotrenek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren zerbitzua indartuko du, Reale Arenan igandean, irailaren 18an, 18:30ean, Real Sociedad - Espanyol futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Zerbitzua partida baino lehen indartuko da, eta, neurketa amaitutakoan, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaia, Altza, Lasarte-Oria eta Zumaiara joateko.

Zerbitzu berezi horren helburua da partidara joateko garraio publikoaren aukera erosoa bermatzea eta, aldi berean, zaleek tren desberdinetan banatu ahal izateko. 

Partida baino lehen, Anoetarako zerbitzu berezia honako hau izango da (tren erregularrak eta bereziak barne):

•    HENDAIATIK: 17:03, 17:33
•    OIARTZUNETIK: 17:35, 18:05
•    ALTZATIK: 17:35, 17:43
•    LASARTE-ORIATIK: 17:30, 17:43, 18:00
•    AMARATIK: 17:52

Partidaren ondoren tren hauek eskainiko dira (erregularrak eta bereziak)

•    Anoeta/HENDAIA: 20:18, 20:33, 20:39, 20:51, 21:03, 21:18
•    Anoeta/Altza: 20:45, 20:55, 21:25
•    Anoeta/LASARTE-ORIA: 20:34, 20:40, 21:10
•    Anoeta/ZUMAIA: 20:47

Gainerako lineetan eta ordutegi-tarteetan, igandeetako ohiko ordutegian zirkulatuko da.

Euskotrenek gogorarazten du garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.
 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webgunean eta twitter-eko @euskotrenen ere.