Euskotrenek % 50eko deskontua aplikatuko du Barik, BAT eta Mugi txartelekin egindako bidaietan
Hobari horrek 2022ko irailaren 1etik abenduaren 31ra arte iraungo du, eta automatikoki aplikatuko da, izapide gehigarririk egin beharrik gabe.
Ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuari atxikiz, gaur egun garraio kolektiboko zerbitzuetan dauden multibidaia titulu guztien % 30eko diru-laguntza jasotzen duena, Euskotrenek % 50eraino igotzen duen hobari bat aplikatzen die bere lineetan, bai trenbidekoetan, bai tranbiekoetan, bidaiatzeko baliozkoak diren kontakturik gabeko hiru txartelekin (Barik, BAT eta Mugi) ordaindutako bidaia guztiei, bai eta Larreinetako funikularreko hileko bonoarekin eta bai Kukullaga-Etxebarriko igogailuko Bono 10arekin ordaindutako bidaiei ere.
Deskontuak dauden tarifa-eskala guztietan aplikatzen dira. Baita dagoeneko hobari berezia duten txartel-modalitate guztietan ere, hala nola familia ugariarenetan, tarifa sozialekoetan, gazteei, adinekoei edo desgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutakoetan, etab.
Paperean erosten diren joan-etorriko txartelei ez zaie deskontua aplikatzen, eta EAEtik kanpoko garraio-erakundeekin adostutako abonuak ere (Passbask, Euskopass Txik-txak, Tranbus, Bortziri) hobaritik kanpo geratzen dira.
Hobaria automatikoki kudeatzen da ohiko ordainketa-euskarri horren bidez, beraz, erabiltzaileek ez dute izapide gehigarririk egin behar.
- DESKONTU MOTA: 50%
- INDARRALDIA: 2022ko irailaren 1etik abenduaren 31ra
- ERAGINDAKO TITULUAK: Barik, BAT eta Mugi txartelak. Larreinetako funikularraren hileko bonua eta Kukullaga-Etxebarriko igogailuaren 10 Bonoa
- IZAPIDETZEA: automatikoa. Erabiltzaileek ez dute inolako kudeaketarik egin behar