REALE ARENA

Entradilla

Trena (azaroak 6): zerbitzu berezi eskainiko da Real Sociedad – Valencia C.F. partidarako

Body

Euskotrenek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad – Valencia C.F. futbol-partidarako joan-etorriak errazteko. Partida igandean, azaroaren 6an, izango da, 16:15ean, Reale Arenan. Partida baino lehen errefortzu-zerbitzua egongo da Topoan, eta, amaitutakoan, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zumaiara.

Zerbitzu berezi horren helburua partidara joateko garraio publikoaren erosotasun-aukera bermatzea da eta, aldi berean, zaleak trenetan ere banatu ahal izatea.

Euskotrenek gogorarazten du garraio publikoan maskararen erabilera oraindik derrigorrezkoa dela.    

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean eta @euskotren twitter gunean ere.