Bilboko tranbia (urriak 22): zerbitzuaren bukaera aurreratuko da ‘Bilbao Night Marathon’ lasterketa dela eta
‘Bilbao Night Marathon’ kirol-proba dela eta, larunbatean (urriak 22) Euskotreneko tranbia-zerbitzuak ohi baino lehenago amaitu behar izango du, lasterketari bidea uzteko. 18:42tik aurrera tranbiak ezin izango du Bilboko kaleetatik ibili, beraz zerbitzua bertan behera geratuko da ibilbide osoan, La Casillatik Boluetara, hurrengo goizera arte.
Azken irteerak ondorengoak izango dira:
• Bolueta / La Casilla: 17:34
• La Casilla / Bolueta: 18:11
Euskotrenek tranbian joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan nahitaez maskara erabili behar dela.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia eta @euskotren twitter kontua ere eskura dute.