Bilboko tranbia (urriak 30): aldaketak zerbitzuetan Athletic Club – Villarreal C.F. norgehiagoka dela eta
Igandean, urriak 30, aldaketak egongo dira tranbia zerbitzuetan, Athletic Club - Villarreal C.F. norgehiagoka dela eta.
Tranbia 15 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (17:28 h eta 18:14 h).
Partidaren ostean, 20:20tik 20:50era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko. Tarte horretan, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du.
Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen da.
Euskotrenek garraio publikoetan musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela oraindik gogorarazten du.
Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota Twitterreko @euskotren gunean eta Euskotrenen APP ofizialean