Trena (abenduaren 10): zerbitzua indartuko da Real Sociedad – Rayo Vallecano futbol partidarako
Euskotrenek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad – Rayo Vallecano futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida hau larunbatean, abenduak 10, 12:00etan Reale Arenan jokatuko da.
Zerbitzu berezi horren helburua partidara joateko garraio publikoaren erosotasun-aukera bermatzea da eta, aldi berean, zaleak trenetan ere banatu ahal izatea.
Euskotrenek gomendatzen die tren zerbitzua erabiliko duten pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus web orriaren bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.