Gabonak

Entradilla

Gabonak: Euskotrenek tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean 

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko sozietate publikoak, abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu Gabon gaua, Eguberri, Urtezahar eta Urte Berri on ospakizunengatik.

Ordutegia Eguberrietara egokitzeko asmoz, abenduaren 24ko eta 31ko gauetan, Euskotrenek bere zerbitzuen amaiera aurreratuko du bere tren, tranbia eta funikular linea guztietan. Halaber, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zerbitzua goizez hastea atzeratuko du, eta eguerdian eten egingo du. Zerbitzua normaltasunez ibiliko da 17:00etatik aurrera, gutxi gorabehera.

Zerbitzuaren aldaketa horiek honako linea hauei eragingo diete:

•    E1 Matiko-Amara (Linea Orokorra + Usansoloko Ospitalerako autobus anezka)
•    E2 Lasarte – Oria/Hendaia (Topoa)
•    E3 Lezama/Kukullaga-Etxebarri (Txorierri)
•    E4 Bermeo-Matiko (Urdaibai)
•    E5 Altza/Amara
•    Larreinetako funikularra
•    Vitoria-Gasteizko tranbia 
•    Bilboko tranbia: Eguberri-egunean, Gabon-gauean, Urtezahar-gauean eta Urteberri-egunean egingo diren mozketez gain, Bilboko tranbiaren zerbitzua eten egingo da abenduaren 23an, gutxi gorabehera 17:00etatik 21:00etara, Arriaga eta Pío Baroja geltokien artean, Olentzero eta Mari Domingiren desfilea dela eta.


Bilboko metroaren zerbitzuko 3. linean Gabon gaueko eta Gabon Zahar Gaueko afarietarako zerbitzua ere eten egingo da lau orduz. Gero, berriro hasiko da, gau osoan zerbitzua emateko. Ordutegi zehatza, APPan eta web-eko bilatzailean.

Informazio gehiagorako:

•    Geltokiak eta geralekuak
•    Euskotrenen telefonoa: 944 333 333
•    Webgunea: www.euskotren.eus
•    Twitter: @euskotren
•    Euskotrenen APP ofiziala