REALE ARENA

Entradilla

Trena E1/E2/E5 (urtarrilak 17): zerbitzu berezia Real Sociedad – RCD Mallorca partidarako

Body

Euskotrenek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad – Mallorca futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida hau asteartean, urtarrilak 17, 19:00etan Reale Arenan jokatuko da. Partida bukatutakoan, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zumaiara. Tren horien irteera behar den denbora atzeratuko da luzapena edo penaltiak badaude.

Zerbitzu berezi horren helburua partidara joateko garraio publikoaren erosotasun-aukera bermatzea da eta, aldi berean, zaleak trenetan ere banatu ahal izatea.
Euskotrenek gogorarazten du garraio publikoan maskararen erabilera oraindik derrigorrezkoa dela.    

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean eta @euskotren twitter gunean ere.