ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko tranbia / Metro L3 / Autobusak (martxoak 12): zerbitzu berezia Athletic – FC Barcelona partida dela eta

Body

METRO L3

Partidaren ostean, zerbitzu berezia eskainiko da L3.Linean. Azkeneko irteerak ondorengoak izango dira: 

• Matiko – Kukullaga: 23:17, 23:32, 23:47
• Kukullaga – Matiko: 23:14, 23:30, 23:45

BILBOKO TRANBIA

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 15 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (19:58 h eta 20:44 h).

Partidaren ostean, irteera modu egokian egiteko, 22:50etik 23:10ra bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea aholkatzen du. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen da. 

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. www.euskotren.eus web-orria, Twitterreko @euskotren gunea eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.

AUTOBUSA (A3414 BILBO-LEIOA-GETXO)

Autobusen ibilbidea aldatuko da 18:40etatik, zerbitzua amaitu arte.

Getxo-Bilbao: Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko da.
Bilbao-Getxo:  irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira (Viajes Ecuador). Horren ondorioz, irteera orduak burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira.Hala, 18:40etako irteera 18:50ean izango da, eta horrela 22:40ra arte. Autobus hori Leioaraino joango da.

KENDUTAKO GERALEKUA: Luis Briñas 

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hauetara jo dezakete: 
Twitter @bizkaibus tel.: 94 612 55 55 eta APP ofiziala.