ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1/E2/E5 (martxoak 16): zerbitzu berezia Real Sociedad – A.S. Roma partidarako

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad – AS Roma futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida hau ostegunean, martxoak 16, 21:00etan Reale Arenan jokatuko da. 

Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zumaiara. Tren horien irteera behar den denbora atzeratuko da luzapena edo penaltiak badaude.

Zerbitzu berezi horren helburua partidara joateko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean eta @euskotren twitter gunean ere.