Bilboko tranbia / Metroa L3: zerbitzu aldaketak Aste Santua dela eta.
Tranbia partzialki moztuko da apirilaren 6an eta 7an, aurreikusitako prozesioei aurre egiteko; aldiz L3 metroaren ordutegia zertxobait aldatuko da jaiegunetara egokitzeko.
BILBOKO TRANBIA
Aste Santuko prozesioak direla eta, datozen apirilaren 6an eta 7an Bilboko tranbiaren zirkulazioa eten egingo da Arriaga eta Pio Baroja geralekuen artean, 19:15etik 21:30era gutxi gorabehera.
Gainerako zerbitzuak ohiko moduan ibiliko dira.
L3 METROA
Aste Santuko jaiak direla eta, 3. lineako trenen zerbitzua aldatuko da.
Jaiegun bezpera izan arren, apirilaren 5ean zerbitzua lanegunetako asteazkenetako ohiko ordutegian amaituko da, eta apirilaren 9an, berriz, igande/jaiegunetako ohiko ordutegian zirkulatuko da. Bi kasuetako batean ere ez da luzatuko zerbitzua, beste jaiegun batzuetan bezala.
Hala ere, apirilaren 6tik 7rako eta 7tik 8rako gauetan gaueko zerbitzu berezia eskainiko da, eta 15 minuturo zirkulazioak egongo dira, 2:00ak arte gutxi gorabehera.
Eta apirilaren 8tik 9rako gauean gaueko zerbitzua emango da larunbat gauetako ohiko ordutegian.
Erabiltzaileek 944 333333 informazio telefonoa, www.euskotren.eus web orria, Twitterreko@euskotren kontua eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.