ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia  /L3 Metroa / Autobusak Bizkaia (maiatzak 4): zerbitzua indartuko da Athletic – Betis partida dela eta

Body

Ostegunean, maiatzak 4, San Mamesen 22:00etan ospatuko den Athletic Club – Real Betis partida dela eta, Euskotrenek tranbia eta L3 Metro zerbitzu berezia eskainiko du.

BILBOKO TRANBIA

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 12 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (20:54 h eta 21:40 h).

Partidaren ostean, irteera modu egokian egiteko, 23:23etik 00:20ra bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea aholkatzen du. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen da. 

L3 METROA

Partidaren ondoren, zerbitzua indartuko da L3n (Bilbao/Matiko - Kukullaga), eta itzulerako 1. eta 2. lineetan Metro Bilbaok ezarritakoa osatuko da, Zazpikaleak geltokiko korrespondentziari esker.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. www.euskotren.eus web-orria, Twitterreko @euskotren gunea eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.


A3414 BILBAO–LEIOA-GETXO AUTOBUSA

20:00etatik eta zerbitzua amaitu  arte, Bilbo – Leioa – Getxo  autobus linean (Artxandako tuneletik doana)  Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.  

Horrez gain, Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik (viajes Ecuador) abiatuko dira. Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela, 20:00etako irteera 20:10ean izango da eta horrela 22:30era arte. Autobus hori Getxoraino joango da.

Beraz, 20:00etatik zerbitzua amaitu arte, ez da zerbitzurik eskainiko Luis Briñasen dagoen bidaiariak igotzeko eta jaisteko geralekuan.

Informazio gehiago: 
Twitter @bizkaibus tel.: 94 612 55 55 eta APP ofiziala

js-tarifas