Vitoria-Gasteizko tranbia (maiatzak 13 eta 14): zerbitzuaren etete partziala, bi kirol-ekitaldiren ondorioz
Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua asteburuan partzialki eten egingo da, Arabako hiriburuan egingo diren bi kirol-ekitaldiren ondorioz: 2023ko Women Itzulia eta Martin Fiz Maratoia.
Maiatzak 13, larunbata: 2023ko Women Itzulia
2023ko Women Itzulia dela eta, zirkulazioa eten egingo da goizeko 9:00etatik 10:00etara Angulema-Antso Jakitunaren tartean, eta horrek Ibaiondo – Salburua eta Abetxuko – Unibertsitatea adarren zerbitzu erregularrari eragingo dio.
Maiatzak 14, igandea: Martin Fiz Maratoia
Martin Fiz Maratoiaren ospakizunak aldaketak ekarriko ditu bi adarren zerbitzuan. Hauek dira aurreikusitako mozketak:
- Abetxuko – Unibertsitatea adarra
8:00etatik 11:00etara ez da zerbitzurik egongo Abetxuko-Angulema tartean.
Angulemako eta Unibertsitateko geralekuen artean tranbiak ohiko ordutegian ibiliko dira.
- Ibaiondo – Salburua adarra
8:00etatik 9:30era, Angulemako eta Honduraseko geralekuen arteko zirkulazioa eten egingo da. 9:30etatik 11:00ak arte, aurreikusitako etena Angulema eta Antso Jakitunaren artean izango da. Gainerako tarteetan normaltasunez zirkulatuko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio telefonoa, www.euskotren.eus webgunea, twitter @euskotren profila eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.