Trena E1 (maiatzak 21): tren zerbitzua indartuko da ‘Ibilaldia’ dela eta
Egun osoan zehar tren bereziak ibiliko dira Trañara, Ondarroara doazen Bizkaibuseko autobusak konbinatzeko.
Igandean, maiatzak 21, Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du E1 linean Matiko eta Traña geltokien artean, Ibilaldia dela eta. Egun osoan zehar tren bereziak ibiliko dira Trañara, eta handik autobus anezkak irtengo dira Ondarroarantz. Zerbitzu berezi honek jaietako joan-etorrietarako zein itzulerako balioko du.
Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke, 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete eta Twitterreko @euskotren kontua eskura dute.