Autobusak Gipuzkoa (ekainak 10): ibilbide aldaketa Zarauzko triatloia dela eta
Datorren larunbatean, 2023ko ekainaren 10ean, 2023ko Zarauzko Triatloia dela eta, probak irauten duen bitartean gure zerbitzuen ibilbidea aldatzea beharrezkoa da.
DB05 ONDARROA-ZUMAIA
Itziar eta Zumaia arteko zerbitzua bertan-behera gelditzen da honako irteeretan:
- 16:25 Mutriku Deba Zumaia Itziarreraiño
- 17:10 Zumaia-Itziar bertan-behera. 17:25 Itziar Deba Mutriku jarraitzen du
UK07 ZUMAIA-AIZARNAZABAL-ZESTOA
Hurrengo zerbitzuak bertan behera geldituko dira:
- 17:10 Zumaia Aizarnazabal
- 17:30 Aizarnazabal Zumaia
UK08 ZARAUTZ – AIA – ORIO
Zarautzetik Aia-Oriora ateratzen diren 15:55 eta 17:55etako zerbitzuetan barruko aldetik ibilbidea egingo da geralekua hauek egiten:
- Bizkaia kalea (Ohiko geralekua)
- Suhiltzaileen biribilgunea, San Pelaioko geralekuaren ordez
- Kiroldegiko biribilgunea, Gurutze Gorriko geralekuaren ordez
UK09 – UK10 – UK11 ZUMAIA – DONOSTIA
14:30etik 18:30era N-634 errepidea itxiko dute Zumaia eta Zarautz artean, Zarautzerako noranzkoan.
Kendutako geralekuak:
- Zumaian Patxita Etxezarreta geralekua kendu egingo da bi noranzkoetan.
- Zarautzen Argi geralekua kendu egingo da bi noranzkoetan.
Donostiarako zerbitzuak:
- Zumaiatik Donostiarako irteerak Txomin Agirretik Zarautzera egingo dira AP8tik, Zarautzen, Zarautz Hotelaren biribilgunearen ondoan egokitutako beste geltoki batean egingo da. Geldialdi horretan, bidaiarien trasbordoa egingo da Getariarako noranzkoan.
- UK09 18:30etako Zumaia – Donostia zerbitzua normaltasunez egingo da.
Zumaiarako zerbitzuak:
- Donostiatik Zumaiarako irteeretan, Zarautzen, San Pelaio geltokia eta Zarautz Hotelaren biribilgunearen aurretik egokitutako beste bat egingo dira.Geldialdi horretan, bidaiariaren trasbordoa egingo da Getariarako noranzkoan.
- Gurutze gorriko geralekua ere egingo da bi norazkoetan.
- Zumaian Txomin Agirreko geralekua bakarrik egingo da.
Informazio gehiago: Twitter @lurraldebus tel.: 943 000 117 eta APP ofiziala.