Zerbitzu aldaketak

Entradilla

Bilboko tranbia / autobusak (ekainak 11):aldaketak zerbitzuetan ´L'Etape Tour France 2023´ proba zikloturista dela eta

Body

BILBOKO TRANVIA

Igandean, ekainaren 11n, Bilboko tranbiaren zerbitzua partzialki etengo da egunaren lehen orduan, Bilbotik irtengo den Frantziako Tourraren lehen etapako ibilbidea egingo duen proba zikloturista baten ondorioz. 

8:45era arte ez da tranbiarik ibiliko Arriaga eta La Casilla artean. Ordu horretatik aurrera tranbia zerbitzua normaltasunez eskainiko da, igandeko ohiko ordutegian.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio telefonoa, www.euskotren.eus webgunea, twitter@euskotren profila eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

AUTOBUSAK

8:00etatik 18:00etara bitartean, auto-ilarak sor daitezke, eta Bizkaibuseko zerbitzuari eragin ahal izango diote, Leioa (itsasadarreko errepidea), Getxo (Areeta-Chopos), Berango, Sopela, Plentzia, Gorliz, Armintza eta Bilbotik igarotzen denean.

Informazio gehiago: Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta APP ofiziala

js-tarifas