ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1 ( ekainak 16, 17, 23 y 24): zerbitzu berezia Eibarko San Juanak direla eta

Body

Eibarren San Joan jaiak direla eta, gaueko zerbitzua indartuko du Euskotrenek. Ekainaren 16tik 17rako eta 23tik 24rako gauetan, Eibar – Ermua tartean (noranzko bietan) trenak 30 minuturik behin eskainiko dira. Larunbatetan ere (17tik 18rako eta 24tik 25erako gauetan) 30 minutuko maiztasuna mantenduko da Ermua-Eibar tartean eta, horretaz gain, Ermua-Deba artean tren bat orduro ibiliko da.

Euskotrenek trenean joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotren kontua ere.

js-tarifas