Zerbitzu aldaketa

Entradilla

Autobusak Bizkaia: ibilbide aldaketa Leioako jaiak direla eta

Body

"Leioako jaiak" direla eta, ekainaren 17, 21, 22, 23, 24 eta 25, kale batzuk moztuko dira, eta, ondorioz, A3471/A3472 Getxo - Gurutzeta eta A3414 Bilbo – Getxo (autobidez) lineetako autobusen ibilbideak aldatu egingo dira. Honako aldaketa hauek izango dituzte:

Hilaren 17, 22, 23, 24 eta 25ean Leioako erdigunea trafikora itxita egongo da etenik gabe.

  • Ekainak 17: trafikoa moztu egingo da 10:00etatik 20:00etara. 
  • Ekainak 22: trafikoa moztu egingo da 18:00etatik hilaren 23ko 08:00etara.
  • Ekainak 23: trafikoa moztu egingo da 19:00etatik hilaren 24ko 08:00etara.
  • Ekainak 24: trafikoa moztu egingo da 09:00etatik hilaren 25eko 08:00etara.
  • Ekainak 25: trafikoa moztu egingo da 17:00etatik 23:00etara.

KENDUTAKO GERALEKUAK: Elexalde eta Ondiz.
ORDEZKO GERALEKUA: Luis Libano.

Ekainaren 22, 23 eta 24an 21:00etatik eta hurrengo eguneko 08:00etara arte:

  • KENDUTAKO GERALEKUA (Areetarako noranzkoan) : Otsobarrena-Leioako Metroa 
  • ORDEZKO GERALEKUA: Iturriondo Leioako Metroa 

Ekainaren 22an, 19:00ak eta 21:30ak bitartean:

  • KENDUTAKO GERALEKUAK: Luis Bilbao Líbano eta Kontserbatorioa.

Informazio gehiago: Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta APP 

 

js-tarifas