Gasteizko tranbia (uztailak 2): Frantziako Tourragatik aldaketak
Uztailaren 2an Frantziako Tourraren bigarren etapak Gasteiztik egingo duen irteerak eragina izango du tranbiaren zerbitzuan.
Hala, Angulema eta Antso Jakitunaren geltokien artean eta Salburua eta Nikosia artean zirkulazioa etetea aurreikusten da 8: 00etatik 14: 00etara. Unibertsitatetik eta Nikosiatik datozen tranbiak Angulemaraino iritsiko dira, eta handik Unibertsitaterantz eta Nikosiarantz itzuliko dira berriro. Era berean, Ibaiondo eta Abetxukotik datozen tranbiak Antso Jakitunaren geltokiraino iritsiko dira, eta handik Ibaiondora eta Abextukora itzuliko dira.
Azken eta lehenengo zirkulazioak, mozketa aurretik eta ondoren, honako hauek izango dira:
Mozketa aurreko azken irteerak:
Ibaiondo-Salburua: 7:30
Salburua-Ibaiondo: 7:59
Abetxuko-Unibertsitatea: 7:51
Unibertsitatea-Abetxuko: 7:58
Mozketa osteko lehen irteerak:
Ibaiondo-Salburua: 14:00
Salburua-Ibaiondo: 14:14
Abetxuko-Unibertsitatea: 13:58
Unibertsitatea-Abetxuko: 14:28
Maiztasunaren areagotzea
Bestalde, txirrindularien irteera ikustera hurbildu nahi duten bidaiarien kopurua handituko delakoan, tranbiak zerbitzua indartuko du martxan egongo diren gainerako tarteetan.
11:00etatik 14:00etara, Abetxukuko eta Ibaiondoko adarretan, tranbiak 10 minutuko maiztasunarekin ibiliko dira, eta Unibertsitatekoan eta Nikosiakoan, berriz, 12 minutuko maiztasuna izango dute denbora tarte berean.
ADI: Zerbitzu berezi honen plangintzaren ondorioz, igandeko ohiko ordutegiak aldatu behar izan dira, eta, beraz, erabiltzaileek kontuan izan beharko dute tranbiak ez direla ohiko orduetan igaroko.
Ordutegiak webgune honetako ordutegi-bilatzailean edo Euskotrenen APPan kontsulta daitezke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944 333 333 informazio-telefonoa, twitter@euskotren profila eta Euskotrenen APP ofiziala eskura dituzue.