Tour France Trena

Entradilla

Euskotrenek  tren zerbitzua indartuko du Frantziako Tourra dela eta

Body

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du uztailaren 1ean eta 2an, Frantziako Tourrak euskal errepideetan aldaketak eragingo dituen egunetan joan-etorriak errazteko. 

Uztailaren 1ean, larunbata, 7,5 minutuko maiztasuna egongo da Metroaren L3an; 30 minuturo Zaldibar-Matiko/Bilbo-Zaldibar tartean, E3 Lezama – Kukullaga/Etxebarri-Lezama linean eta E4 Bermeo-Matiko/Bilbo-Bermeo linean.

E4 Bermeo-Matiko/Bilbo-Bermeo linearen kasuan, lasterketa Gernikako trenbide-pasagune batetik igarotzen denez, larunbatean, hilak 1, zerbitzua aldi baterako etengo da Gernika eta Institutua artean, 15:18tik 16:45era gutxi gorabehera. Epe horretan, trenak honako tarte hauetan ibiliko dira: Matiko/Bilbo-Gernika eta Institutua/Gernika-Bermeo. Mozketa horrek noranzko bakoitzeko bi zirkulaziori eragitea aurreikusten da.

Igandean, uztailaren 2an, Zumaia – Amara/Donostia – Zumaia tartean, tren-zerbitzua indartuko da 30 minuturo eguneko zatirik handienean.

Zerbitzu berezi horren plangintzak trenen ordutegi erregularra aldatzera behartzen du linea batzuetan, eta, beraz, Euskotrenek gomendatzen die trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko www.euskotren.eus webguneko bilatzailean edo APP ofizialean.