Metroa-L3 (uztailak 6): gaueko tren zerbitzu berezia Bilbao BBK Live jaialdia dela eta
Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du datorren ostegunean, uztailaren 6an, Metroko 3. linean (Kukullaga/Etxebarri – Matiko/Bilbao), Bilbao BBK Live 2023ra bertaratzen diren pertsonen garraio publikoko joan-etorriak errazteko.
Hain zuzen ere, ostegun gauean, 30 minuturo zirkulazio-zerbitzua eskainiko da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian dagoen loturari esker.
Ostiraletako eta larunbatetako gaueko zerbitzuari esker, Bilbao BBK Live jaialdira bertaratzen direnek metro zerbitzua izango dute uztailaren 6, 7 eta 8rako.
Euskotrenek joan behar duten pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan, eta 944 333 333 telefono zenbakian.
Gainera, Bilbao BBK Liveren webguneak Kobetamendin jatorria eta helmuga duten garraio publikoko joan-etorriei buruzko beharrezko informazio guztia eskaintzen du.