Gazteizko tranbia (uztailak 16): zerbitzu aldaketak 'IRONMAN' triatloia dela eta
IRONMAN VITORIA-GASTEIZ proba dela eta, uztailaren 16an (igandea) Euskotren sozietate publikoak aldaketak egingo ditu tranbia-zerbitzuan. Triatloi-proba horren ondorioz, ez da zirkulaziorik egongo Angulema eta Antso Jakituna geltokien artean, 12:30etik egunaren amaierara arte.
12:30etik aurrera, tranbia-zerbitzu hauek egongo dira martxan (bi norabideetan):
- Unibertsitatea – Angulema
- Salburua – Angulema
- Ibaiondo – Antso Jakituna
- Abetxuko – Antso Jakituna
Hauek izango dira zerbitzu osoa egingo duten azken tranbiak:
- Unibertsitatetik Abetxukora: irteera 11:58an
- Abetxukotik Unibertsitatera: 12:06an
- Salburuatik Ibaiondora: 12:14an
- Ibaiondotik Salburuara: 12:15ean
Euskotrenek erabiltzaileei gogorarazten die zerbitzuari buruzko informazio gehiago eskura dezaketela www.euskotren.eus webgunean, APP ofizialean edo bezeroentzako arreta-telefonoan (944 333 333).