Autobuses Gipuzkoa (5 y 9 de agosto): servicio especial por las Kopraixak de Itziar (eus)

Entradilla

Autobusak Gipuzkoa (abuztuak 5 eta 9): zerbitzu bereziak Itziarko Kopraixak direla eta

Body

Itziarko jaien ospakizuna dela eta, abuztuaren 5ean eta 9an Deba, Itziar eta Zumaia artean gaueko zerbitzuak burutuko dira. 

Autobusak 22:00etan, 23:30ean, 1:00etan, 2:30ean eta 4:00etan irtengo dira Debatik Itziarrera eta Zumaiara.

Kontrako noranzkoan, Zumaiatik Itziar eta Debarako irteerak 22:30ean, 0:00etan, 1:30ean, 3:00etan eta 4:30ean izango dira.

Autobusen geralekuak honakoak izango dira: 
•    Deban, taxien geralekuaren aurrean.
•    Itziarren, N-634an, ostatuaren aurrean.
•    Zumaian, Patxita Etxezarretan (Donostiako norabidean)


Bestalde, jakinarazten da Itziarko erdiguneko geralekua abuztuaren 5etik 9ra kenduko dela. Jai hauek dirauten bitartean geldialdiak (bi noranzkoetan) honako hauek izango dira:

• Itziarren N-634a, Ostatuaren parean.
• Itziarren, Kanala jatetxearen atzealdea
• Industrialdea.

js-tarifas