ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E4 (abuztuak 12 eta 14): gaueko zerbitzu berezia Gernikako jaiak direla eta

Body

Gernikako jaiez gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa eskaintzeko helburuarekin, Euskotrenek Zornotza eta Bermeo arteko gaueko trenen zerbitzua indartuko du, jende gehien espero den egunetan eta ordu tarteetan.

Horrela, abuztuaren 12tik 13ra eta 14tik 15era bitarteko gauetan tren bereziak ibiliko dira E4 linean gau osoan zehar Bermeo eta Amorebieta artean. Zirkulazio hauek ohiko eskaintza osatuko dute. 

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute.
 

js-tarifas