Trena (abuztuak 12-19): trenen zerbitzua indartuko da Donostiako Aste Nagusia dela eta
Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du abuztuaren 12tik 19ra, Donostiako Aste Nagusia dela eta. Jaietan, gainera, Realaren bi partida ofizial izango dira Reale Arenan (abuztuaren 12an eta 19an), eta, beraz, tren-zerbitzua ere indartu egingo da, sortzen diren joan-etorri gehigarriei erantzuteko.
Abuztuaren 12tik 19ra, biak barne, zirkulazio bereziak eskainiko dira, egunez zein gauez.
Tren berezien ezaugarriak honako hauek dira:
E1 ZARAUTZ – AMARA – ZARAUTZ
Eguneko zerbitzuak ohiko maiztasuna eta ordutegia izango ditu, 30 minuturo bi noranzkoetan. Gaueko trenek bat orduro zirkulatuko dute, nahiz eta zerbitzua bereziki indartuko den su artifizialak amaitu ondoren.
E2 LASARTE/ORIA–HENDAIA–LASARTE/ORIA eta E5 ALTZA– AMARA–ALTZA
7,5, 15 eta 30 minutu arteko maiztasunak ezarriko dira egunero, ordutegiaren eta ibilbidearen tarteen arabera. Su Artifizialen ondoren, zerbitzua Amaratik Lasarte/Oriara, Hendaiara eta Altzara doazen hainbat trenekin indartuko da. Gauero tren-zerbitzua eskainiko da.
REALAREN PARTIDAK
Euskotrenek zerbitzua handitzea aurreikusi du, Realak Reale Arenan jokatuko dituen ligako bi partidengatik (abuztuaren 12an eta 19an) sortzen diren joan-etorriei erantzuteko.
Euskotrenek abuztuaren 12tik 19ra bitarteko astean trenez joango diren pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.