Trena E1, E3, E4, L3 eta Tranbia (abuztuaren 19tik 27ra): trenen zerbitzua indartuko da Bilboko Aste Nagusian zehar
Bilboko Aste Nagusian zehar (abuztuaren 19tik 27ra), Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du.
- E1 linean Elgoibarreraino
- E3 linean Kukullaga/Etxebarri - Lezama
- E4 linean Matiko-Bermeo
- Metroko 3. linean
- Tranbian
TRENA
Tren bereziek linea guztiak indartuko dituzte, Aste Nagusiko gauetan joan-etorrien beharrak asetzeko eta inguruko herrietan bizi diren pertsonei jaiez lasaiago gozatzeko aukera emateko.
Ohiko eskaintza osatzen duten zirkulazio bereziei esker, ia eguneko 24 orduetan emango zaie zerbitzua herritarrei. Jende gehien espero den asteburuetako gauak indartuko dira bereziki.
Abuztuaren 19tik 26ra, gaueko zerbitzua egongo da E1 linean Elgoibarreraino (Larunbatetan Debaraino), E3 linean Txorierrirantz eta E4 linean Urdaibairantz. Igandean, hilak 27, zerbitzua 1:00/1:45 arte luzatuko da, lineen arabera (azken irteerak APParen eta webgunearen bilatzaileetan).
Jende pilaketak saihesteko eta zerbitzu erosoagoa eskaini ahal izateko, Euskotrenek ordaintzeko metodo gisa Barik, Bat edo Mugi erabiltzea gomendatzen du.
L3 METROA
3. linean, zerbitzua gau osoan hamar minuturo eskainiko da, igande gauean, hilak 27, izan ezik, 2:00ak aldera amaituko baita (azken irteerak app-aren eta webgunearen bilatzaileetan).
BILBOKO TRANBIA
Bilboko tranbia egunean 22 orduz ibiliko da Aste Nagusian zehar. Jaiegunetan, tranbiaren zerbitzua egun osoan zehar egongo da martxan, eta zerbitzua su artifizialen jaurtiketagatik soilik etengo du. Hala ere, eten zehatzak behar dituzten jai-programako beste jarduera batzuek zerbitzua aldatu ahal izango dute.
Euskotrenek trenez edo tranbiaz joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago, geltokietan eta 944 333 333 telefono zenbakian.