Bilboko Tranbia/Bizkaiko Autobusak (irailak 16): aldaketak zerbitzuan Athletic Club - Cadiz CF norgehiagokoa dela eta
BILBOKO TRANBIA
Larunbatean, irailak 16, Euskotrenek Bilboko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Cadiz C.F. partida dela eta. Partida San Mamesen 14:00etan jokatuko da.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 15 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (12:58 eta 13:44).
Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 30 minutuz. Etete hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago, partidura bertaratzen den jendea behar bezala husten dela bermatzeko.
San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.
Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.
A3414 BILBO-LEIOA-GETXO AUTOBUSA
12:10etik 17:40ra arte, Bilbo – Leioa – Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana)
- Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.
- Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.
Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen den baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela 12:10eko irteera 12:20an izango da eta horrela 17:50ra arte.
KENDUTAKO GERALEKUA: 12:10etik 18:10era arte, Luis Briñas
Informazio gehiago: Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan