Trena E1/E2/E5 (irailak 20): zerbitzu berezia Real Sociedad - Inter de Milán partidarako
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du asteazkenean irailak 20, Reale Arenan jokatuko den Real Sociedad – Inter partidarako. Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaia, Altza, Lasarte-Oria eta Zarautzera.
Zerbitzu berezi horren helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean ere.