Trena E1/E2/E5 (irailak 24): zerbitzu berezia Real Sociedad - Getafe C.F. partidarako
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du igandean, irailak 24, Reale Arenan 14:00etan jokatuko den Real Sociedad – Getafe futbol partidarako. Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zarautzera.
Zerbitzu berezi horren helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, eta www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean ere.