Bilboko Tranbia/Bizkaiko Autobusak (irailak 27): aldaketak zerbitzuan Athletic Club - Getafe CF norgehiagokoa dela eta
BILBOKO TRANBIA
Asteazkenean, irailak 27, Euskotrenek Bilboko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Getafe C.F. partida dela eta. Partida San Mamesen 19:00etan jokatuko da. Tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (17:54 eta 18:30).
Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 30 minutuz. Etete hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago, partidura bertaratzen den jendea behar bezala husten dela bermatzeko. San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.
Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.
A3414 BILBO-LEIOA-GETXO AUTOBUSA
17:00etatik zerbitzua amaitu arte:
- Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.
- Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.
Horren ondorioz, irteera-orduak berezko geralekurako ezarrtako ordua baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela 17:00etako irteera 17:10ean izango da eta horrela 22:30era arte. Autobus hori Getxoraino joango da.
KENDUTAKO GERALEKUA: 17:00etatik zerbitua amaitu arte, Luis Briñas
Informazio gehiago: Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan