ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1/E2 (Urriak 1): zerbitzu berezia Errenterian ospatzen den "Kilometroak" dela eta 

Body

Euskotrenek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko sozietate publikoak, tren zerbitzua indartuko du igandean, urriaren 1ean, Errenterian egingo den ‘Kilometroak’ jaiaren ondorioz egiten diren lekualdaketak errazteko.

Ia egun osoan zehar Amara eta Irun arteko geltokien maiztasuna 15 minutukoa izango da (bi noranzkoetan). Zarautz eta Amara arteko zerbitzua ere indartuko da, eta trenak 30 minutuan behin egongo dira, bi noranzkoetan.

Zerbitzu berezi horren bidez garraio publikoa eskaini nahi da joan eta etorriko lekualdaketak egiteko, eta, halaber, bertaratutakoak hainbat trenetan banatu.

Euskotrenek trenez mugitu nahi dutenei ordutegiak aldez aurretik begiratzeko gomendatzen die www.euskotren.eus web-orriko eta aplikazio ofizialeko bilatzaileetan.

Informazio gehiago nahi dutenek 944 333 333 Euskotreneko telefonora deitu dezakete.