ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1/E2/E5 (irailak 30): zerbitzu berezia Real Sociedad - Athletic Club partidarako

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du larunbatean, irailak 30, Reale Arenan 21:00etan jokatuko den Real Sociedad – Athletic partidarako. Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zarautzera.

Zerbitzu berezi horren helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean.