Euskotrenek gutxieneko garraio zerbitzuak bermatuko ditu greba deialdian
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Sozietate Publikoak, bihar, asteazkena, urriaren 25ean bere trenbide, metro, tranbia, errepide eta funikularreko lineetan gutxieneko zerbitzuak emango dituela bermatuko du, sektore publikoko hainbat sindikatuk greba orokorreko eguna deitu duten egunean.
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak emandako aginduarekin bat etorriz, Euskotrenek erabiltzen dituen garraiobideek jarduera arruntaren %30 mantenduko dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzakete.