Metro L3 (azaroaren 1ean): zerbitzu berezia Aitanaren kontzertua dela eta
Datorren azteazkenean, azaroak 1, Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Metroaren 3. linean, Aitanak BECen eskainiko duen kontzertuaren itzulerako joan-etorriak errazteko.
Metroaren 3. lineako trenen ohiko ordutegia luzatu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiaren loturari esker. Kontzertutik itzultzeko joan-etorrietarako lau zirkulazio gehiago eskainiko dira; bi Kukullaga/Etxebarri - Matiko noranzkoan eta beste bi Matiko - Kukullaga/Etxebarri tartean.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatu die joan behar duten pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta 944 333 333 telefono zenbakian.